Bigarren diskoa kaleratu dute aurten hondarribiarrek, 'Bidaide' izenekoa.
Hondarribiko Santiago kaleko Leize tabernak Marmoka rock taldearen kontzertua antolatu du ostiral honetarako. Saio berezia izango da, akustikoa eta hiruko formatuan, bateriarik gabe. 20:00etan hasiko da zuzenekoa, eta ez da sarrerarik kobratuko. Gainera, jaietan jarri ohi duten kanpoko barra aterako dute Leizekoek.
Irailaren 6an hasiko dira Hondarribiko Jaiak baina, bistan denez, batzuek ez dute horren zain egon nahi. Izan ere, jaiei lotutako ekitaldi piloa izango dira Hondarribian datozen egunotan.

Marmoka taldeko kideak Psilocybeneako entsegu aretoan