Irailaren 7an egingo dute Hondarribiko Jaietako Haurren Danborrada, 11:15ean Mendelutik abiatuta.
Datorren astelehenean hasiko dira jaietako Haurren Danborradarako entseatzen. Amute-Kostako Auzo Egintza elkarteak antolatzen du, baina hiri osoko haurrek har dezakete parte. Auzo elkartearen lokalean egingo dituzte entseguak, eta bertan eman daiteke izena. Internetez egitea nahiago dutenek, haurraren izen-abizenak, adina, posta elektronikoa eta telefonoa adierazi behar dute
honako helbidean.
Irailaren 4an eta 5ean, egingo dituzte entseguak, 18:00etatik 19:00etara. Asteartean, gainera, danborren banaketa egingo da.
Ohi bezala, irailaren 7an egingo da Haurren Danborrada, hamaikak eta laurdenetan Mendelutik hasita. Ordu laurden lehenago egon behar dute haurrek Mendelun, 11:00etan.
Irailaren 7an egiten dute Haurren Danborrada, goizez. Irudian, iazkoa