Arketa bat konpontzeko etengo dute trafikoa.
Arketa batean hobekuntzak egin behar dituztelako, Juan Laborda kalea trafikorako itxiko dute gaur gauean (asteartea). 23:00etan itxiko dute eta, dena ongi, bihar goizeko seietan irekiko dute berriro. Hau da, zazpi bat orduz egongo da kalea itxita.
Bitarte horretan ibilgailua Alde Zaharretik atera behar duenak, Gipuzkoa plazatik egin beharko du: San Nikolasetik behera egin, Gipuzkoa plazara iritsi, Satarka kaletik Santiago Konpostelara joan, eta bertatik irten.
Arketa batean konponketak egiteko itxiko dute kalea