Autobus Magikoa, Leire If eta Indidxabak taldeen kontzertuak antolatu dituzte. Bazkariaren aurretik, Hondarribia-Katsikasen proiektu berria aurkeztuko dute.
Autobus Magikoa reggae talde oiartzuarrak itxiko du Gazte Eguna
Gazte Xaiak antolatuta, Gazte Eguna egingo dute larunbatean Hondarribian. Egun osoko festa izango da, goizetik goizaldera arte ekitaldiz betea. 11:45ean Madalen plazan txupina jaurtiko dute, eta hortik aurrera ez da atsedenerako tartetik egongo (ikusi kartela).
Gazte Eguneko ekitaldi nagusiak Zumardian egingo dituzte: bazkaria —150 lagunentzako—, eta Indidxabak, Leire IF eta Autobus Magikoa taldeen kontzertuak. Baina dena ez da parranda izango. Eguerdian, Hondarribia-Katsikas elkarteak irailean Polikastron (Grezia)
abiatuko duen proiektua aurkeztuko dute. Gainera, errefuxiatuen aldeko proiektu horri lotutako jokoak egingo dituzte arratsaldean.
Bazkaria, 12 euroan
Bazkarira joan nahi eta oraindik txartelik erosi ez duenak, gaur izango du azken aukera, 18:00etatik 20:00etara. 12 euroan jarri dituzte.
Gazte Eguna. Egitaraua
- 11:45. Txupina Madalen plazan.
- 12:00. Kalejira Portutik Gazte Xaiara.
- 13:30. Hondarribia-Katsikasen proiektu berriaren azalpena, Gazte Xaian.
- 14:00. Bazkaria, Zumardian.
- 17:00. Elkartasun jokoak, Zumardian.
- 20:00. Kontzertuak, Zumardian. Indidxabak, Leire IF eta Autobus Magikoa