Lau talde, hiru DJ, tailerrak, eta piknika, Fenomena elkartearen plana urriaren 7rako. Eta bezperan, rock letrei buruzko Martxel Mariskalen hitzaldia.

The Cubical talde ingelesa
Urriaren 7ko arratsalde-gauean egingo dute Hondarribiko Alde Zaharrean bigarren Fenomena rock jaialdia. Fenomena Kultur Elkartea da antolatzailea eta rock musika balioan jartzea du helburu. Lau kontzertu, hiru DJ saio, hitzaldi bat (bezperan), haurrentzako tailerrak eta piknik bazkaria antolatu dituzte, besteak beste. Guztia doan, eta denentzako irekita.
Lehen ekitaldian bezala, rocka ulertzeko modu desberdinak uztartuko dira Fenomena jaialdiaren bigarrenean, baina, kartela ikusita, garage doinuen eta psikodeliaren presentzia oso nabaria izango da. Aurten itzuli diren
Atom Rhumba bilbotar beteranoekin batera (15:00), Liverpooleko
The Cubical (16:30),
Parpaing 2.2 Hossegorreko hirukote sailkaezina (18:00) eta Alberto Garcia Roca murtziarraren
Alien Tango proiektua (21:00) igoko dira taula gainera. Horiez guztiez gain, DJ saioak izango dira 12:00etan (Javi P3Z), 18:00etan (Susi Quiu) eta 22:00etan (El Gancho Sonidero).
Urriko bigarren larunbatean iritsiko da Fenomena rock jaialdia Hondarribiko Alde Zaharrera. Bezperan, Martxel Mariskalen hitzaldiak berotuko du giroa.
Let’s rock! Baina zer —eta nola— esan goiburuko hitzaldia prestatzen ari da idazle hondarribiarra urriaren 6an arratsaldez Kultur Etxean emateko
Handiagoa, zabalagoa, nazioartekoagoa… eta psikodelikoagoa dator Fenomena jaialdiaren bigarren ekitaldia. Oraindik aste batzuk falta dira, baina komeni da plana garaiz egitea.