Sei elkarte aurkeztu dira Hondarribiko jaietan txosna jartzeko zozketara. Denek lortu dute baimena, baina gerora bik uko egin diote.
Lau izango dira irailaren 6tik 11ra Hondarribiko Bentan jarriko diren txosnak,
iazko kopuru bera. Berez, sei txosnentzako tokia izaten da, baina aurkeztutako sei elkarteetako bik uko egin diote. 2016an bost elkarte aurkeztu ziren, eta batek atzera egin zuen.
Hilaren 18an egin zuten zozketa udaletxean eta sei elkarte aurkeztu ziren: Psilocybe Musika Elkartea, Muara Kultur Elkartea, Olagarro Elkartea, Hondarribia Eskubaloi Taldea, Local 180 Kirol Elkartea, eta Bokken Judo Klub sortu berria. Hortaz, zozketara aurkeztutako talde guztiek lortu zuten txosna jartzeko baimena.
Baina udalak jakinarazi duenez, azken egunetan bik uko egin diote, Muara eta Local 180 elkarteek. Hortaz, lau izango dira jaietan zehar jarriko diren txosnak: Psilocybe, Olagarro, Hondarribia Eskubaloia eta Bokken.
Lau izango dira Bentako txosnak. Irudian, Olagarro elkartearena