Fibrosi kistikoa ikertzeko dirua bildu dute Klink elkartearen urteko bosgarren bazkari solidarioan.
Larunbateko bazkalostean ateratako argazkia
Klink elkarteak 3.471 euro lortu zituen larunbatean, 2017an egin duten bosgarren bazkari solidarioan. Oraingoan, fibrosi kistikoa duten gaixoen eta haien senideek osatzen duten Arnasa elkartearen alde bildu zuten dirua. 90 pertsona elkartu ziren bazkaltzen, horien artean Kirmen Uribe idazle eta Porrotx pailazoa.
Dagoeneko 20.000 euro inguru bildu ditu Uria harresia kaleko elkarteak aurten, Arnasa, Munduko Begiak, Vicente Ferrer fundazioa, Hondarribia-Katsikas eta Afagi Alzheimer Gipuzkoa elkarteen alde prestaturiko bost bazkari solidarioetan.
Hurrengoa, abuztuan egingo dute, baina oraindik ez dute zehaztu noiz, ezta elkarte onuraduna zein izango den.