Herritarren eta eragileen ekarpenak jaso nahi dituzte. Urtea amaitu aurretik Genero Indarkeriaren Aurkako Protokoloa onartzea nahi dute.
Hondarribiko Abotsanitzek Genero Indarkeriaren Kontrako Protokoloaren zirriborroa prestatu du (behean, lotura), eta herritarrei eta eragileei deia luzatu die, nahi adina ekarpen egin ditzaten. Datozen hilabeteetan gaia landuko dute, urtea bukatu aurretik udalean aurkezteko.
Abotsanitzek gogorarazi duenez, udalak protokoloa lantzeko konpromisoa hartu zuen 2015eko abenduan, eta 2016ko aurrekontuek diru-partida bat jaso zuten zen helburu horrekin. “Tamalez, 2016 urtean zehar ez zen indarkeriaren kontrako protokoloa gauzatu, eta badirudi 2017 urtea aurrera doan honetan ere udal gobernutik ez dela gaia jorratuko”, adierazi dute.
Horregatik, zirriborroa prestatu du Abotsanitzek, eta herritarrei eta eragileei deia zabaldu diete, ekarpenak egin ditzaten: “Zirriborro hau herri eragileekin partekatu nahi dugu, ekarpenak jaso asmoz eta protokoloak berak hobekuntzak jaso asmoz. Hondarribiak urtea amaitzerako genero indarkeriaren kontrako protokoloa izan dezan gustatuko litzaiguke”.
Hondarribiko oposizioko talde nagusiak gaineratu duenez, urte amaitu aurretik nahiko lukete udal protokoloa onartuta. “Behin herri eragileen ekarpenak jasota, mozio bidez proposatuko da azkenean ateratzen den dokumentua, udalean onartua izateko asmoz”.
Irakurri indarkeria sexistari buruzko
Abotsanitzen zirriborroa
Emakumeen kontrako indarkeria lantzen duen ‘Refugiado’ filmaren irudi bat