Arratsean txupina bota eta Santa Maria Magdalenaren koadroa eskegiko dute. Bihar da Madalen Eguna.
Gaur jaurtiko dute Madalen karrikako jaietako txupina. 19:00etan hasiko dira festak, txikiak kalea bezala, baina handiak batez ere haurren artean eragiten duten mugimenduagatik.
Gaur jaien hasiera izango da, baina lan handiena aurretik egingo dute auzotarrek, karrika atontzen. 19:00etan botako dute txupina eta segituan igoko dute Santa Maria Magdalenaren koadroa, jaietako ikurra dena. Horren ondoren,
dantza saioa izango da plazatxoko agertokian, Adaxka eta Kataluniako Marbolenyko gazteen eskutik.
Bihar da eguna handia, Madalen Eguna, eta egun urtero bezala ospatuko dute auzotarrek, dena emanda (
ikusi egitaraua).
Santa Maria Magdalenaren koadroa Madalen karrikan eskegita, iaz