Kemen-Adaxka eta Kataluniako Marboleny taldeetako dantzariek elkarrekin dantzatuko dute egunotan Hondarribian eta Irunen.

Elkartrukearen bigarren zatia da. irudian, Adaxkako dantzariak, Katalunian.
Kemen Dantza Taldeko eta euren harrobia den Adaxkako gaztetxoek Kataluniako Marboleny taldearekin batera dantzatuko dute bihar (osteguna) eta etzi, Hondarribian. Kemen eta Les Presses (Girona, Herrialde Katalanak) herriko taldeen arteko elkartrukearen bigarren zatia da, orain bi aste Kataluniara bidaiatu baitzuten Bidasoko dantzariek.
Gainera, bigarren harremana da Kemen eta Les Presseseko dantzarien artean. Duela sei urte hasi zituen Kemenek gaztetxoen elkartrukeak, eta Les Presseseko taldearekin egin zuen lehenengoa. Honela ziklo bat itxi dutela azaldu dio HITZAri Mikel Button Kemeneko kideak.
Hiru saio izango dira guztira, lehenengo biak Hondarribian, eta hirugarrena, larunbatean, Irunen.
Kemen-Marboleny elkartrukea
Osteguna
- 20:00etan. Kemenen agerketa, Hondarribiko Santa Maria Madalena plazan.
Ostirala
- 17:30. Adaxka eta Marboleny taldeen kalejira, kalez-kale.
- 19:00 (gutxi gorabehera, Madalen karrikako jaietako txupinazoaren ondoren). Adaxka eta Marboleny taldeetako dantzarien agerketa, Hondarribiko Santa Maria Madalena plazan.
Larunbata
- 18:00. Euskal Herria-Katalunia erromeria Irungo San Juan plazan. Kemen eta Marboleny taldeetako musikarien eskutik.