Rose Mari Stinus Sorondo artista donostiarraren akuarelak ikus daitezke egunotan Hondarribiko Otzazki galerian. Bere azken lanetako batzuk dira.
Akuarelak ditu Stinusek erakusgai, horietako batzuk Hondarribiko paisaienak
Rose Mari Stinus Sorondo artista donostiarrak erakusketa abian du egunotan Hondarribiko Damarri plazatxoko Otzazki galerian. 22 lan bildu ditu Stinusek erakusteko, denak azken urtean eginiko akuarelak, tamaina txiki eta ertainekoak gehienak, eta pare bat handiagoak.
Paisaiak eta hiri-paisaiak dira Stinusen lanetako protagonistak, horietako batzuk Hondarribikoak bertakoak. Margo oso desberdinak dira, baina ezaugarri bat dute komunean, argitasuna. Ez da plan txarra, Damarri inguruko tabernetan zer edo zer hartu, eta aperitifa osatzeko, Otzazkiko arte aretora sartzea.
Hilaren 27ra arte ikus daitezke Stinusen obrak Otzazkin, egunero, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara.