Ostegun goizean hasi, igande goizaldean bukatu. Lau egun oso hartu ditu Hondarribia Blues jaialdiaren hamabigarren ekitaldiak.
Lehen kontzertutik azkeneraino, bikaina izan da Hondarribia Blues jaialdiaren hamabigarren ekitaldia
Ostegun goizean hasi, igande gauean bukatu. 22 musika emanaldi ekitaldi osagarriak aparte, denak dohainik. Lau egun oso hartu ditu Hondarribia Blues jaialdiaren hamabigarren ekitaldiak, eta milaka eta milaka pertsona hurbildu dira Hondarribira musikaren aitzakiarekin.
Dagoeneko artista gehienak Hondarribitik urruti daude, etxera edo beste jaialdi batera bidean. Izar uxoek bezala, arrastoa utzi dute blues izarrek herrian, eta kostatuko zaigu hamabigarren ekitaldi hau burutik guztiz kentzea. Urtebete baino gutxiago geratzen da hurrengo uztailerako, ia urtebete lanerako, hamabigarrena azkena izan ez dadin.