Dagoeneko 16.000 euro bildu ditu Klinkek aurten. Larunbatean, fibrosi kistikoa duten pertsonentzat eta haien familientzat bilduko dute dirua.
Aurten 16.000 euro lortu ditu Klink elkarteak bazkari solidarioen bitartez
Zer dute harremanean Jesus Mari Zamora futbolari ohiak, Kirmen Uribe idazleak eta Porrotx pailazoak. Ba, pertsonai ezagunak izateaz gain, hirurek Hondarribiko Klink elkartean bazkalduko dutela hilaren 22an.
Urteko bosgarren bazkari solidarioa prestatuko dute larunbatean Klinken. Orain arte 16.000 euro bildu ditu Klinkek urteko lau bazkari solidarioetan, eta oraingoan fibrosi kistikoa duten pertsonentzat eta haien familientzat bilduko dute dirua. Helduen txartelak 20 euroan jarri dituzte, haurrenak 4 euroan. Kai Alde gozotegian, Alzaga Urdaitegian, Batzokian eta Klink Elkartean eros daitezke.
Informazio gehiago behar duenak 628 64 17 37 telefono zenbakira dei dezake. Bazkarira joaterik ez baina lagundu nahi dutenek, Uria harresia kaleko elkarteak Kutxabanken duen kontu solidarioan nahi duten ekarpena egin dezakete: ES05 2095 5039 90 1061338918.