Hondarribiko Udalak adierazpen instituzionala zabaldu du Enrike Lekuonaren heriotza dela-eta. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek sinatuta dago. Honela dio, hitzez-hitz:
“Enrique Lekuona Muñoz (Hondarribia, 1945), itsas-ingeniari euskaltzalea eta
Mariñel itsasontzian Sustraia taldeko boluntario moduan ari zela izandako istripuaren ondorioz hil dela eta, zera adierazi nahi dugu Hondarribiko Udala osatzen dugun udal talde politiko guztiek:
- Aintzat hartzen dugu SUSTRAIA elkarteko boluntarioek gure itsas memoria eta ondarea berreskuratzeko egiten ari diren lana, bereziki Mariñel itsasontziaren proiektuan Arma Plaza Fundazioarekin lankidetzan egiten ari diren lana.
- Biziki eskertzen dugu Enrique Lekuonak gure itsas ondarea ezagutu, balioetsi eta gizarteratzeko egindako ekarpen bikaina eta haren jakinduria, gaitasuna eta ekimena.
Aurrekoa eta Enrique Lekuonak Hondarribiko herriari eskainitakoa kontuan hartuta (besteak beste, zinegotzia izan zen 1979-1984 aldian), jendaurreko aitortza egin nahi du Hondarribiko Udalak eta doluminak adierazi nahi dizkie etxekoei, lagunei eta berarekin batera lan egin duten guztiei”.