Hasiera bikaina izan du Hondarribia Blues jaialdiak, Belbeblues, Zac Harmon, eta The Stars from The Commitments bandekin.
Atzo hasi zen Hondarribia Blues jaialdiko hamabigarren ekitaldia. Osteguna izanagatik batek pentsa dezake atzokoak talde eskasagoak izango zirenik, edo girorik egongo ez zenik, baina guztiz kontrakoa gertatu zen. Jende asko elkartu zen Bentako estalpean eta asko eta asko izan ziren kontzertuak Butron pasealekutik jarraitu zituztenak.
Belceblues
Belceblues bergararrek ederki berotu zuten jaialdiaren hasiera, Euskal Herrian ere kalitateko bluesa egiten dela erakutsiz.
Zac Harmon
Zac Harmonek erakustaldia eman zuen sei sokekin eta adina eta sasoia kontrajarriak ez direla erakutsi zuen.
The Stars from the Commitments
Eta The Stars from The Commitments bandarekin gaualdia dantzan bukatu zuten Kai Zaharrera hurbildutako blues zaleek.
Gaurko lau kontzertu daude iragarrita, Arma Plazan arratsaldean bat, eta beste hirurak gauez Bentan.