Hondarribia Arraun Elkartea hirugarren geratu da aulki mugikorreko Haur eta Kadeteen Espainiako Txapelketan, bi urre, bi zilar eta brontze bat lortuta.
Hondarribiarrak Banyolasen. Arraunlarien erdiak baino gehiago lortu zuen domina
Bi urre, bi zilar eta brontze bat. Hondarribia Arraun Elkarteak bost domina lortu ditu aulki mugikorreko alebin, haur eta kadete mailetako Espainiako Txapelketan. Asteburuan egin zuten Banyolesko urtegian (Girona, Herrialde Katalanak). Bost dominetatik bi zortzikoetan lortu zituzten hondarribiarrek, zilarra haurretan eta brontzea kadeteetan.
Taldeka hirugarren geratu da Hondarribia Arraun Elkartea, Club Nautico Sevilla eta Natacio Banyoles kluben atzetik. 69 klubetatik, hirugarrenak. Emaitza izugarria da, sekulako balentria. Gainera, kontuan izan behar da hondarribiarrak ez direla Kimuen Mailan lehiatzen, haurretan eta kadeteetan soilik egin zuten.
- Urreak: Haur Mailako nesken bikoa (Itxaso Goikoetxea eta Cristina Bald), eta Kadete Mailako mutilen laukoa lemazainik gabe (Xabier Irigaray, Aitor Arburua, Unai Etxepare eta Beñat Alkain).
- Zilarrak: Haur Mailako mutilen lemazaindun zortzikoa (Martin Muñoz, Xabier Salaberria, Aimar Kanpandegi, Urti Otzeta, Xabier Oiarzbal, Iker Huarte, Xabier Olaskoaga, Mattin Colas eta Igor Martin lemazaina), eta Kadete Mailako nesken laukoa (Maddi Iridoy, Irati Camarero, Nora Sanchez eta Jone Amunarriz).
- Brontzea: Kadete Mailako mutilen lemazaindun zortzikoa (Unai Lekuona, Ekain Lopez, Telmo Balda, Eneko Iridoy, Xabier Irigaray, Aitor Arburua, Unai Etxepare eta Beñat Alkain eta lemazaina Euri Tife)
Elkarteko arduradunak ezin sinetsita daude lortutakoarekin: “Elkarteko 47 arraunlarietatik 24k domina lortu dute, erdia baino gehiago, hori izugarria da”, esan dute. Orotara, hamasei ontzirekin lehiatu da Hondarribia Arraun Elkartea haurren eta kadeteen aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan.