Artista talde bat blues jaialdiko kontzertuetan margotzen ariko da, eta igande eguerdian erakutsiko dituzte lanak, Blues Villagen.
Lehen aldiz margotuko dute blues jaialdia. Irudian, Shemekia Copeland, 2015ean
Hondarribia Blues Jaialdia margotuko dute. Lehen aldiz, Hondarribiko edo Hondarribian ezarritako artista talde batek blues jaialdia margotuko du, eta jaialdiaren barruan erakutsiko dute bihartik igandera sortuko dituzten lanak.
Hamar dira guztira ekimenarekin bat egin duten artistak: Juncal Alfonso, Sol Narro, Rose Mari Stinus, Maria Maldonado, Belen Olaizola, Manuel Jose Garcia, Manuel Bocanegra, Naiara Goikoetxea, Susana Recio eta Judas Arrieta.
Bihar hasiko da jaialdia eta artista bakoitzak aukeratuko du zer eta nola margotu, zein kontzertutara joan, zein teknika erabili, eta nolako bukaera eman margolanari. Lan guztiak igande eguerdian erakutsiko dituzte, Bentako Blues Village aterpean egingo den herri bazkariaren barruan.