Idazlea, kazetaria eta gastronomoa zen, Euskal Gastronomia Akademiako kidea, eta Euskal Herriko kazetaritza gastronomikoaren aitzindaria.
Juan Jose Lapitz, Idiazabal Gaztaren Kofradiak eginiko omenaldian
Juan Jose Lapitz Mendia hondarribiarra hil da gaur goizean, 82 urte zituela. Idazlea, kazetaria eta gastronomoa zen Lapitz, Euskal Gastronomia Akademiako kidea, eta Euskal Herriko kazetaritza gastronomikoaren aitzindaria.
1950.eko hamarkadan
Ondarribi aldizkarian hasi zen idazten eta harez geroztik, hainbat komunikabideetan idatzi edo lagundu izan du, egunkari eta aldizkarietan, nahiz irratietan. Bere idazlanen artean, 1975ean idatziriko
Anecdotario ondarribitarra liburua dago, herriko pertsonaien inguruko kontakizunak biltzen dituena. Ondoren
Amar a Euskalerria conociéndola (1984) —lehenengotako liburua gastronomia eta bidaiak uztartzen zituena—,
La cocina de Hondarribia de ayer y de hoy (2011), eta beste dozenaka idazlan utzi ditu Lapitzek.
Gastronomiarekiko sekulako pasioa zuen, eta hil arte egon da sukaldaritzari lotuta. Urte askoz Hondarribian egin den Euskal Herriko Pintxo Txapelketako epaile gisa jardun du, eta 2014tik Hiruzta txakolindegiko Hiruzta Clubeko kidea da.
Zortzi urtez zinegotzia
Hondarribiko Udalak atsekabea agertu du Juan Jose Lapitzen heriotza ezagutu eta gero, eta familia zein lagunei bere hurbiltasuna agertu die. Jose Ramon Fernandez de Casadevante alkate zen garaian (1958-1966) zinegotzia izan zen Lapitz. Herrigintzan ere aritutakoa da, besteak beste, Hondarribiko Jaiotza Biziduna abian jartzeko lagundu zuen.
Zoriak nahi izan du bere biografia aurkeztu behar zuten astean hil izatea. Fernando Sanchez Gomezek idatzi du,
Juan José Lapitz, memorias de un gastrónomo vasco izenburuarekin, eta ostegunean aurkeztu behar zuten. Bere lanaren aitortza egiten duen liburua ezagutu gabe hil da euskal gastronomikoaren aita.