11 urtetik gorakoentzako ikastaroa da. Doan da, baina ezinbestekoa da izena ematea, telefonoz edo webgunearen bitartez.
Mendeluko Kisoku gimnasioak (Amutalde, 19) emakumeentzako doako autodefentsa ikastaroa antolatu du larunbaterako. 09:30etik 12:00etara egingo dute eta 11 urtetik aurrerako neskek parte har dezakete. Doan izanda ere, ezinbestekoa da izena ematea. Telefonoz egin daiteke, 943 05 87 77 edota 671 78 82 77 zenbakietara deituz.
Kisoku gimnasioak berak antolatzen du ikastaroa, eta Hondarribiko Udalaren eta Euskadiko Karate Federazioaren —Emakumea eta Kirola programaren barruan— laguntza du.
Emakumeentzako autodefentsa tailer ugari antolatzen ditu Mendeluko gimnasioak urtean zehar. Informazio gehiagorako bisitatu
webgunea.
Doako autodefentsa ikastaro ugari antolatzen dituzte Kisokun. Irudian, urtarrilekoa