Sustraia elkarteko kide bat barkura igotzeko eskaileratik behera erori zen. Gaur hasi dira aztertzen osteguneko ezbeharra zerk eragin zuen.
Gaur goizean hastekoak ziren joan den
ostegunean Mariñel ontzian gertatutako istripuaren arrazoia aztertzen. Arrantza-ontzia zaharberritzeko lanetan diharduen Sustraia elkarteko kide batek izan zuen istripua, bisitarientzako jartzen ari ziren eskaileratik erorita.
Istripuaren ondorioz, aste honetarako
iragarrita zeuden ekitaldiak bertan behera geratu dira. Gaur, Arma Plaza Fundazioko patronoek bisitatu behar zuten barkua eta biharko ate irekietako jardunaldia zegoen antolatuta. Bisita gidatuak asteazkenetik aurrera egin behar zituzten baina, esan bezala, aste honetan behintzat ez dira egingo.
Barkura igotzeko eskaileran zerk huts egin zuen aztertzen hasi dira gaur