Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du.
DYA Gipuzkoak antolatuta, Sorosle eta Sorospen ikastaroa egingo dute Hondarribian uztailaren 10etik 21era. DYAren egoitzan (Soroetagain, 6-7 behea) egingo dute bi astez, 10:00etatik 13:00etara.
Erakundeak azaldu duenez, ez da aurretiko ezagutzarik behar ikastaroan izena emateko: “Egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko da. Bihotz eta birika suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak… Ezagupen oso arruntak, baina laguntza asko eman dezaketenak, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoria eta praktika alderdiak ukituz”.
Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du.
Matrikularen txostena 110 eurokoa da, eta leku mugatuak dira, “ikastaroaren kalitatea bermatzearren”. Izena eman nahi duenak, edo informazio gehiago behar duenak, 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar du.
Sorosle titulua lortzeko aukera dago ikastaroan