Gazte Mailako Espainiako Txapelketa egin dute Banyolesen. Santiagotarrakek zilar bat lortu du (M2x), eta Hondarribia Arraunek brontzea (M-4).
Bi domina, zilarrezko eta brontzezko bana, hori da Bidasoko bi klubek aulki mugikorreko Espainiako Gazte eta 23z azpiko Txapelketatik ekarri duten uzta. Asteburuan egin zuten Banyolesko urtegian (Girona, Herrialde Katalanak), eta gazteen probarekin batera, seniorren, beteranoen eta arraun egokituko txapelketak ere egin zituzten.
Zilarra Santiagotarrakek lortu zuen, Jon Etxebestek eta Osertz Gonzalezek osatutako mutilen biko scull ontziak. Eta brontzea, Hondarribia Arraun Elkartearen lemazain gabeko mtilen lauko ontziarentzat izan zen; Aritz Camio, Julen Iridoy, Gorka Sanchez, eta Ibai Camarero arraunlariek jantzi zituzten dominak.
Hondarribiko -4 ontziko arraunlariak, Banyolesko podioan