Hemeretzi talde lehiatuko dira II. Tximist Nesken Areto Futbol Torneoan. Aurten ekitaldi osagarri asko antolatu dituzte, Juan Carlos Samaniego gogoan.
Gaur arratsaldean hasiko da II. Tximist Nesken Areto Futbol Torneoa. Hondarribiko Hondartza kiroldegian egingo dute igandera arte, Juan Carlos Samaniego
Tximist zenak lan egiten zuen tokian. Hemeretzi taldek eman dute aurten izena, horietako bat prestatzaile fisikoaren esanetara aritu ziren Realeko jokalari ohi batzuek osatutakoa.
17:00etan hasiko dira partidak, horien artean, iazko txapeldun Altzakoak taldearena. Punteria txapelketa egingo dute gaur ere. Izan ere, areto futbol lehiaketaz aparte egitarau osagarria prestatu dute publikoari begira. Bihar eta etzi, ekitaldi piloa izango dira kiroldegi kanpoan: kirol erakustaldiak, zozketak, txapelketak, kirolari ezagunekin photocalla, eta abar.
Ikusi egitaraua
Hori guztia gaur bertatik eta igande eguerdira arte. Areto futbol torneoa baino gehiago, nesken kirol festa izan nahi du II. Tximist oroitaldiak. Lehiaketa handi bat, bihotzetik egina.
Iaz Altzara joan zen lehen saria, finala penaltietan erabakita