Sei modalitateko goi mailako zortzi emakume kirolari elkartuko dira Tximist torneoarekin batera prestatu duten photocall-ean.
Aintzane Encinas eta Mariasun Quiñones Realeko jokalariak, Marta Torrejon Bartzelonakoa —Quiñonesekin batera Eurokopa jokatuko duena—, Leire Olaberria txirrindularia, Itxaso Sanchez Realeko belar hockey jokalaria, Naroa Agirre pertika jauzilaria, Onintza Aduriz IDK Gipuzkoako saskibaloilaria, eta Nora Azurmendi Bera Bera eskubaloi taldeko kidea.
Horiek guztiak hurbilduko dira igande eguerdian Hondarribiko Hondartza kiroldegira, Tximist oroitaldiko antolatzaileek prestatu duten photocall-era. Haiekin argazkia atera edota beraien sinadura nahi duenak, 12:00etan agertu behar du Hondartza kiroldegian.
Zaila da imajinatzea hainbeste izar elkarrekin ikustea, sei kirol desberdinetakoak, eta goi mailan aritzen direnak denak. Sekulako izar festa bilduko da igande eguerdian Hondarribian.
Bigarrenez antolatu dute Juan Carlos Samaniego Tximist-en izena daraman torneoa