16 urtez azpikoen II. Udaberriko Xake Txapelketa egin zuten joan den ostiralean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan.
Hondarribiko xake ikasleak, Marlaxka Xake Taldeko harrobia
Hirurogeitik gora xake ikasle elkartu ziren hilaren 16an Jostaldi pilotalekuan, Hondarribia-Marlaxka Xake Taldeak udalaren laguntzarekin antolaturiko II. Udaberriko Gaztetxo Xake Txapelketan. Marlaxkak emandako datuen arabera, 16 urtez azpiko Hondarribiko 23 gaztetxo lehiatu ziren, beste 23 Irun eta Hendaiakoak, sei Donostiako St. Patrick’s eskolakoak, lau jokalari Pasaia-Lezo Lizeokoak, beste hiru Santurtzi Xake Eskolakoak, eta bi Iruñeko Oberena Xake Taldekoak.
Bost txandetako suitzar sisteman jokatu zuten, jokalariak rankinaren araberako bost mailetan banatuta. Lehen mailan, Oberenako Javier Riezuk irabazi zuen, bigarren mailan Irungo Toki-Alaiko Martin Toribiok, hirugarren mailan Asier Calvok, Toki-Alaikoa hau ere, eta laugarren mailan Denis Zubizarreta santurtziarrak. Kalixa Silanes kirol zinegotziak lagundi zien Marlaxkako kideei sari banaketan.
Txapelketaren ondoren, elkarrekin mendaitu zuten jokalari guztiek.