Xabier Castrillonek Ama Guadalupekoaren 2003-2016 arteko garaipenak bildu ditu liburu batean. Ezin da saldu, baina egindako lana aurkeztuko du gaur.
Ama Guadalupekoaren urrezko garai bat bildu du Kastri-k.
2003 eta 2016 arteko Ama Guadalupekoaren urrezko urteak biltzen dituen
Zorionak Hondarribia! liburua aurkeztuko dute gaur Kultur Etxeko 103 aretoan. Xabier Castrillon
Kastri-k idatzi du, eta Blagan Euskara Elkarteak hartu du aurkezpena antolatzeko ardura.
Medio gutxirekin eginiko lan bikaina da
Zorionak Hondarribia!, ordu askoren fruitua. Hamalau urtetan Hondarribiko traineruak Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketetan, Kontxan eta TKE ligan lortutako garaipenak biltzen ditu, estropada bakoitzeko datu osagarriekin: berdeen eskifaia, irabazlearen denbora eta abiadura, estropada eremuko markarik onena, probaren ondoren eginiko adierazpenak, argazkiak…
Harrigarria da
Kastri-ren lana, harrigarria da liburuaren atzean antzematen den ikerketa lan mardula. Estatistikak, goi mailako adituen iritzi sorta… Eta harrigarria da
Zorionak Hondarribia! liburua saltokietan ezin erostea. Zer dela-eta hori? Zergatik ezin den erosi? Egileak kontatuko du gaur, 19:00etatik aurrera, Kultur Etxeko 103 aretoan. Nikolas Aldai kazetariak aurkeztuko du ekitaldia.