Guillermo Abascal sevillarrak zuzenduko du taldea eta hondarribiarra bere bigarrena izango da. Bigarren mailan jokatzen du Chiassok.
Suitzako Brack Challenge ligan (bigarren maila) jokatzen duen Chiasso taldeko talde teknikoan hasi da Mikel Llorente hondarribiarra. Sevillako beheko mailetan aritu den Guillermo Abascalek zuzenduko du taldea, eta Hondarribia FEko entrenatzaile ohia bere bigarrena izango da. 2015-2016ko denboraldia bukatuta utzi zuen elkartea Llorentek, entrenatzaile formazioa sakontzeko; Espainiako Estatuko titulua lortu zuen.
Aurreko astean hasi zituen entrenamendu saioak Chiassok eta uztailaren 22an hasiko dute liga. Lehen partida Servette taldearen kontra jokatuko dute, kanpoan. Joan den urtean liga zortzigarren postuan bukatu zuen Chiassok, eta hori hobetzea izango dute helburu aurten.
Chiasso taldearen 2017-2018ko denboraldiko argazki ofiziala, Mikel Llorente bertan dela