Fermin Muguruza ez da bakarrik egongo gaur Viktoria Eugenian. Eta ez du bakarrik sari bat jasoko. Talde oso bat izango du alboan kontzertu handia emateko.
Muguruza eta Micaela Chalmeta Big Band. Gaurko izarrak Viktoria Eugenian.
Adarra Saria jasoko du gaur arratsean Fermin Muguruza irundarrak, Donostian. Viktoria Eugenian sari emate ekitaldi bat baino askoz gehiago egingo dute. Festa bat antolatu du Muguruzak. Osagai askokoa gainera. 20:00etan hasiko da jaialdia. Handia espero da.
Izan ere, Adarra saria jasotzearekin, Benito Lertxundiren, Ruper Ordorikaren, edo Mikel Laboaren oinordeko izango da Fermin Muguruza. Hau da, sariak, neurri batean, Euskal Herriko musikaren olinpoan, aurretik ez balego ere, sartuko du.
Ekitaldi honetarako propio
Micaela Chalmeta Big Banda osatu dute. Hogei musikariko taldea da, ia denak emakumeak. Katalunian egin berri duen egonaldian izan zuen Muguruzak ideia Adarrarako zerbait berezia egin nahi bazuen, talde horrekin egingo zuela. Eta handia egin du.
Bartzelonako Sant Andreu azoko musikari gazteekin osatu du Micaela Chalmeta Big Band:
Fabra i Coats sorkuntza-fabrikako egoiliarra izanik, Taller de Mùsics musika-eskolari proposatu zion emakumeen presentzia handia izango zuen big band bat antolatzeko aukera. Eskatutako horri erantzuteko, talde berri hau sortu da. Micaela Chalmetari, hau da, XX. mendearen lehen hereneko kooperatiba-munduaren erreferente izan zen emakumeari dago eskainita taldearen izena. Bide luzea izango du.
Aste honetan Badok atariak Adarra sariaren gaineko erreportajea egin du.
Hemen klikatuz zuena da.