Hondarribia Arraun Elkarteak lau urre lortu ditu aulki mugikorreko haurren eta kadeteen Euskadikoan, eta Santiagotarrakek beste hiru.
Haur eta kadeteen Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketan domina gehien lortu dituen taldea izan da Hondarribia Arraun Elkartea. Asteburuan egin zuten Legution (Araba) eta orotara, 11 metal lortu zituen Hondarribiko taldeak: urrezko lau, zilarrezko hiru, eta brontzezko beste lau. Haurretan, zortzikoan nagusitu ziren hondarribiarrak —mutiletan, nesketan ez dago proba hori—; kadeteetan, aldiz, mutilen eta nesken laukoetan, eta zortzikoan irabazi zuten.
Irungo Santiagotarrak elkarteak ere txapelketa bikaina burutu zuen, hiru urre lortuta: Haur Mailako nesken bikoan eta mutilek laukoan, eta kadeteetako nesken bikoan.
Hondarribia Arraun Elkarteko bi arraunlari, neguko proba batean