Mugikortasun mahaia eratu dadin kanpaina egiten ari da Abotsanitz. Eztabaida publikoa behar dela uste dute.
Abotsanitzek antolatuta, mugikortasunari buruzko mahai ingurua egingo dute gaur Kultur Etxeko 103 aretoan, 19:00eta hasita. Joan den astean kanpaina abiatu zuen Abotsanitzek, udal gobernuari
mugikortasun mahaia bildu dezala eskatzeko.
Oposizioko lehen taldearen ustez, mugikortasunaren gaineko eztabaida beharrezkoa da Hondarribian, eta eztabaida horrek irekia izan behar du. Gaurko mahai inguruan, bidegorriez, autokarabanez, trafikoaz, aparkalekuez, eta abarrez hitz egingo dute.
Joan den astean abiatu zuen kanpaina Abotsanitzek