Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Olatz Zugastik Portura zabalduko du Erdi Aroko Azoka

Hondarribiko Erdi Aroko Azoka egingo dute asteburuan Alde Zaharrean. Alde Zaharra prest dago ehunka bisitari jasotzeko.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/06/06
Erdi Aroko Azoka Maria Serrano

Maria Serrano Turismo arloko zinegotzia, aurkezpenean

Olatz Zugastik kontzertua emango du larunbatean Hondarribian, asteburuan zehar egingo den Erdi Aroko Azokaren barruan. Hilaren 14ra luzatuko den erdi aroko pintxo lehiaketaz aparte, hirigune historikotik aterako den azokako ekitaldi bakarra izango da. Nolanahi ere, Erdi Aroko Azokaren eragin ekonomikoa herri osora zabaltzen dela esan du gaurko aurkezpenean Maria Serrano Turismo zinegotziak: “Batez ere Alde Zaharrean eragiten du, baina baita Portuan ere. Hotelek urte hasierarako jakin nahi izaten dute Erdi Aroko Azoka noiz izango den”. Itsas Etxea Auditoriumean abestuko du Zugastik larunbatean, 20:00etan. Sarreraren prezioa 8 eurokoa da, erdia 18 urtetik beherakoentzat. Emanaldi hori izango da asteburuko berrikuntza nagusia, berritzeko beharrik ez baitu azokak arrakastatsua izateko. Garai bateko ofizioak, titiriteroak, juglareak, saltinbankiak… “erdi aroan merkatu garrantzitsua izan zen Hondarribia, eta garai hura irudikatu nahi dugu asteburuan”, azaldu du zinegotziak. Hori bai, eguraldiak laguntzen badu, hobe. Serranoren hitzetan, honelakoa da azokara ahalik eta jende gehien hurbiltzeko behar den eguraldia: “Egun erdi lainotua, euririk gabe, baina eguzkitsua ere ez, bestela jendeak hondartzarako bidea hartzen du”.
Erdi Aroko Azoka

Aintzinako ofizioen erakusleiho polita izaten da Erdi Aroko Azoka

Orotara, 30 saltzaile elkartuko ditu merkatuak, gehienak Hondarribia, Baiona eta Iruñekoak, ondare kulturala sustatzeko xedea duen Creacity programaren barruan elkartzen diren hiru hiribilduak. Zinegotziak azaldu duenez, Gipuzkoa plaza inguruan eta Kasino Zaharrean jarriko dira saltzaileak. “Urtetik urtera geroz eta gehiago zabaltzen ari da azoka”, erantsi du. Ordutegia ohikoa izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, bi egunez. Azokari lotuta, iazko argazki lehiaketako lanen erakusketa bisitatu daiteke Arma Plazan, eta erdi aroko pintxoak dastatu daitezke hamar jatetxeetan. Batera edo bestera hurbiltzeko asmoa duenak, astean zehar errazago izango da, asteburuko bisitarien uholdearen zain egon gabe.
Egitaraua

Ikus iazko argazkiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.