Idazle hondarribiarrak Susa argitaletxearekin kaleratutako poema bilduma aurkeztuko du asteazkenean Kultur Etxean, Blaganek antolatuta.
Martxel Mariskal Balerdiren
Azken zakatzak poema bildumaren aurkezpena egingo dute bihar, asteazkenez, Kultur Etxeko 103 aretoan. Blagan Euskara Elkarteak antolatu du aurkezpena.
Liburuko poemetan batez ere bere barruko oinazeak islatzen ditu Mariskalek, horiek eta itsasoak pizten dizkion sentimenduak, orain arte gordeak izan dituenak eta Susa argitaletxearen bitartez irakurleekin konpartitu dituenak.
Bihar entzule bilakatuko dira irakurle horiek, eta nahi duten beste guztiak,
Azken zakatzak aurkeztuko baitu Mariskalek Denda kaleko eraikinean. 19:00etan hasiko da ekitaldia eta idazleak ondoan izango ditu Kote Guevara eta Gorka Bereziartua. Guevarak ekitaldia aurkeztuko du eta Bereziartua kazetari lanetan ariko dela aurreratu du Blaganek.

Ramon M. Zabalegik egin du ‘Azken zakatzak’ libururako azala