Ion Areitio hondarribiarrak irabazi du Euskadiko Bike-Trial Txapelketa, Gorka Susperregi herrikidearen eta Iker Rodriguez irundarraren aurretik.
Susperregi, Areitio eta Rodriguez, Puianako podioan igota
Ion Areitio eta Gorka Susperregi hondarribiarrak eta Iker Rodrigez irundarra, hiru pilotu bidasoar igo dira Euskadiko Bike-Trial Txapelketako podiora. Atzo egin zuten proba Irungo Puianako zirkuituan, euripean. Areitiok lortu zuen txapela, Susperregi herrikidearen aurretik. Hirugarren Rodriguez gaztea sailkatu zen —17 urte ditu Irungo Txirrindulari Elkarteko kideak—.
Atzoko sailkapena, 2017ko Gipuzkoako Txapelketan eman zen sailkapen bera izan da. Lau probaz osatzen da Gipuzkoako Trial Txapelketa eta hiru puntuaziorik onenak aintzat hartzen dira. Lehen hiru probak Areitiok irabazi zituen, eta laugarrenean ez zen lehiatu. Azken proba Susperregik irabazi zuen eta horri esker bigarren postua ziurtatu zuen, Rodriguezen aurretik.