Gaur eta bihar bisitatu daiteke Basque Market Itsas Etxean, 10:00etatik 20:00etara, eguerdian gelditu gabe.
Hondarribiko, Iruñeko eta Baionako launa sortzaile, beste bi gonbidatu, haurrentzako tailerrak, eta zuzeneko musika, lau kontzertu guztira. Hori da ireki berri duten Basque Market azokaren eskaintza.
Gaur eta bihar bisitatu daiteke Basque Market, 10:00etatik 20:00etara Hondarribiko Itsas Etxean. Gainera, Portuko dendari gehienek bat egin dute ekitaldiarekin eta haien produktuak kalera aterako dituzte. Pixkanaka eguraldiak hobera egingo du; eskertuko dute.
Bale Urdina arte tailerraren erakusketaria