13:00etan euskararen aldeko kalejira egingo dute, arraun elkartean hasita. Soroetan jarraituko du festak.
Lekuz aldatuta baina egin egingo da Blagan Eguna. Dagoeneko forma hartzen ari da Soroetako frontoian egingo den festa. 110 lagunek bazkalduko dute bertan eta, bazkalostean, sekulako festa prestatu dute.
Aurretik, euskararen aldeko kalejira egingo dute, Abiyuan txarangaren, buruhandi eta erraldoien, eta jende askoren laguntzarekin. 13:00etan hasiko da arraun elkartean, lehen metroak itsasoz egingo ditu. Kai Zaharrean lehorreratuko dute lekukoa –
Itxeki euskarari leloko pankarta-, eta Portua zeharkatuko du Soroetako bidean.
110 lagun elkartuko dira bazkarian