Hondarribiko Udalak mugikortasun mahaia eratu dezan kanpaina abiatu du Abotsanitzek. Bideoa sortu dute (behean ikusi daiteke) eta esku-orriak banatuko dituzte toki publikoetan, eta ostalaritza eta merkataritza establezimenduetan. Hurrengo asterako mahai-ingurua antolatzen ari dira; hilaren 9an egingo dute, ostiralez, Kultur Etxean.
Gaur aurkeztu dute kanpaina San Pedro kaleko egoitzan. Bertan izan dira Ortzi Alonso eta Igor Enparan hautetsiak, eta Anjel Alkain mugikortasun arloko lanketa egin duen taldeko kidea. Alonsok adierazi duenez, beharrezkoa da eztabaida sortzea, “bizikletez, aparkalekuez, autokarabanez, herri barruko autobusaz, Hendaiara doan barkuaz, eta mugikortasunarekin zerikusia duten arloez hitz egiteko”.
Horregatik, mugikortasun mahaia eratzeko eskatu dio udalari Alonsok: “Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) onartu aurretik mugikortasun diagnosia behar da, eta ez da egin”. Bere hitzetan, hiru zutabeetan oinarritutako mahaia behar du Hondarribiak, “gizarte eragileak, teknikariak, eta ordezkari politikoak”.
Alkainen iritziz, mugikortasuna da HAPOaren oinarria, eta HAPOa baino lehen mugikortasun plangintza bat onartu beharko litzateke: “Jaurlaritzak esaten du mugikortasun plangintza ezinbestean parte-hartzailea izan behar dela, eta edozein herri normalak badu berea. Hondarribiak ere behar du”.
Txosten zaharkitua
Alkainek salatu du udal gobernuak onartu nahi duen HAPOa “aspaldi, krisiaren aurretik” eginiko txosten batean oinarritzen dela. “Leber enpresaren txostenak 12.200 lanpostu sortuko lituzkeen parke teknologikoari 20 orri eskaintzen dizkio, eta bertara joateko Hondarribitik tranbia eraiki beharko litzatekeela dio. Jaurlaritzaren arabera, 250.000 biztanle baino gutxiagoko eremuetan ez da bideragarria hori. HAPOa ezin da txosten horretan oinarritu”.
Anjel Alkainek salatu du txosten zaharkitu batean oinarritzen dela HAPOa
Abotsanitzek udalean duen bozeramaile Igor Enparanen ustez, udal gobernuak “borondate falta edo gaitasun falta” erakutsi du. “Bizikletekin, autokarabanekin, hasieran baietz esan ziguten, baina ez da mahairik biltzen, ez da ezer egin”, nabarmendu du. Kexu azaldu da udalak eztabaidatu aurretik erabakiak hartu nahi dituelako, “eta alderantziz egin behar da, eztabaidatu eta eztabaidak ematen dituen emaitzen araberako neurri politikoak hartu”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.