Higeralde landetxeak formatua aldatu du 2017ko Bertsokantauri egunerako. Ekainaren 9an egingo dute, gauez.
Joseba Irazoki beratarrak joko du aurtengo Bertsokantauri egunean
Ekainaren 9an, 19:30etik aurrera, agendan markatzeko hitzordua. Formatu berrituarekin dator aurten Bertsokantauri, Higeralde landetxeak urtero antolatzen duen bertso jardunaldia. Ordutegia da berrikuntza nagusia, lehen aldiz gauez egingo baitute.
Bertso musikatuak, hori izango da aurtengo formatua. Bertsoak eta musika uztartuko dituzte, eta ez dute edozeinengana jo. Andoni Egaña zarauztarrak jarriko ditu bertsoak eta Joseba Irazoki bluesman beratar handiak, musika. Giroa, beraz, ziurtatuta dago.
Formatua berritua, baina prezioa berdina, debalde. Hori bai, zer edo zer gastatu nahi duenak aukera izango du, barran. Jatekoa ere izango da parrilan prestatua.