Hondarribiko 14 merkatarik sare sozialen inguruko ikastaroa egin dute, ekonomia sustatzeko Hondarribia Abian programaren barruan.
Hondarribia Abian programaren barruan kokatzen da ikastaroa
Hiriko 14 komertziok parte hartu zuten maiatzean Puntaleko enpresa gunean egin zen sare sozialei buruzko ikastaroan. Udalak antolatu zuen enplegua eta garapen ekonomikoa sustatzea helburu duen Hondarribia Abian planaren barruan, eta gaian aditua den Pablo Moratinosek eman zuen. Maiatzaren 5etik 17ra egin zuten ikastaroa eta maila desberdinak izan zituen, hastapenekoa, erdi-mailakoa eta gorenekoa.
Maria Serrano Merkataritzako zinegotziak positibotzat hartu du bai parte hartzea, baita ikastaroa bera ere: “Sare sozialak gaur egunean ezinbesteko tresna bilakatu dira edozein marka edo enpresarentzat. Merkataritza tradizionalak bertoko ikuspegia eta bezeroengana heltzeko beharra dauka eta zentzu honetan ikastaroa beharrezkotzat jo genuen eta balorazio oso positiboa egiten dugu”.