Muara elkartean egingo dute bilera. Prozesuaren aurkezpena egingo dute ekarpenak egiteko aukera izango da.
Bidasoko EH Bilduk lan bilera egingo du gaur arratsaldean Hondarribiko Muara elkartean, 18:30ean. Koalizioa biziberritzeko prozesuaren aurkezpena egingo dute, eta prozesuari ekarpenak egiteko aukera izango da. “EH Bilduren ildo eta printzipioak onartu edo horiek ezagutu nahi dituen guztientzako foro irekia” izango dela jakinarazi dute.
Maddalen Iriartek (irudian) eta Haritz Perezek egingo dute aurkezpena
Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak eta Haritz Perez Gipuzkoako herrigintza koordinatzaileak parte hartuko dute gaurko bileran.