Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Blagan Eguna antolatzen ari dira ekainaren 3rako

Euskararen aldeko kalejira egingo dute ekainaren 3ko eguerdian, eta ahalik eta herritar gehien parte hartzea nahi du Blagan elkarteak.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/05/24
Hondarribiko Blagan euskara elkarteak Blagan Eguna ospatuko du ekainaren 3an, Itxeki euskarari leloarekin. Festa mundiala egin nahi dute Arrantzale Auzoan, euskaldun ez direnak ere euskaraz blagan jartzeko modukoa. Egun osoko festa izango da, 11:00etan hasi eta gauera arte luzatuko dena. Arrantzale Auzoan izango da Blagan Eguna, baina Portu osora kutsatu nahi dute. Hala, 11:00etatik aurrera musika animazioa izango da auzoan eta 12:00etatik aurrera irratsaioa eskainiko dute zuzenean. Herriko esatariek mikroa eskutan dutela, elkarrizketak, musika eta bestelakoak entzungo dira Blagan Egunerako propio prestaturiko irrati emanaldian. Ekainaren 3rako prestatzen ari diren ekitaldi ikusgarrienetako bat euskararen aldeko kalejira izango da, Korrikaren antzera euskararen aldeko lekukoa kalez kale eramango duena. Herriko arraunlariek hasiko dute ibilbidea, 13:00etan, eta itsasoz Kai Zaharrera eramango dute lekukoa; hortik aurrera, herritar guztiei egin diete deia lekukoa hartzeko: “Abiyuan txaranga eta Erraldoi eta Buruhandiekin kalejiran eramango dugu Porturaino”. Mosaikoa, euskararen egunari begira Eguerdian, ekimen berezi baten aurkezpena egingo dute. Euskararen egunari, hau da, abenduaren 3ari begira, Itxeki euskarari mosaikoa egin nahi du Blaganek, eta 500 hondarribiarren argazkiak behar dituzte horretarako. Blagan Egunean aurkeztuko dute ideia, 14:00etan, bazkariaren aurretik. Arrantzale Auzoan bertan bazkalduko dute, eta bazkari handia egin nahi dute. Hilaren 31 baino lehen erosi behar dira txartelak, San Pedro kaleko Blagan kafetegian edo Itxola paperdendan. Entsalada, paella eta postrea, hori izango da menua, eta prezioa 15 eurokoa, eta haurrena 8 euro. Eta bazkalostean, festa, dantza gidatuak Ttipika taldearekin, aurrena, eta modu librean Hondarribiko Elektropatxarangarekin gero. Gauera arte luzatuko da lehen Blagan Eguna. Herritarrak piztu nahi dituzte, euskarari itxeki eta urte osoan eutsi diezaioten. Batez ere erabileran eragin nahi du euskara elkarteak, herritarrak blagan jarri, eta asmo horretan mugarri izan nahi du ekainaren 3ak.
Blagan Korrika

Blaganeko kideak, Korrikaren egunean. Ekainaren 3an berriro eramango dute euskararen lekukoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.