Denboraldi honetan bigarrenez geratu da Benito Ros nafarraren aurretik. Flandrian hasi da 2017ko Munduko Kopa, Aalter herrian.
Areitio, ezkerrean, Abel Mustielesen eta Benito Rosen ondoan
Ion Areitio bike-trial pilotu hondarribiarrak bigarren tokian hasi du 2017ko Munduko Kopa. Aalter herrian (Flandria) hasi zen txapelketa asteburuan, eta Areitio bigarren sailkatu zen finalean, Abel Mustieles aragoiarraren atzetik, eta Benito Ros nafarraren aurretik.
Ez da lehen aldia Areitio Munduko Kopan bigarren postua lortzen duena; 2013ko bosgarren proban lortu zuen, Antwerpenen, baina egun horretan Ros ez zen lehiatu. Asteburu honetan, aldiz, munduko lehen bi pilotuen kontra lehiatu da hondarribiarra —rankineko sei onenak bertan ziren—, eta lehen aldia da mundu mailako proba batean, bien kontra lehiatu eta bigarren postua lortzen duela.
Gainera, Areitiok
bigarrenez gainditu du Ros denboraldi honetan. Apirilaren 2an Kataluniako Kopako bigarren proba irabazi zuen, Rosen aurretik. Areitiok azken bi urtean izan duen garapenarekin pozik egongo dira Montykoak.