Kasino Zaharreko antzerki taldeak Federico Garcia Lorcaren klasikoa antzeztuko du ostiralal arratsaldean.
Hondarribiko Kasino Zaharra Adinekoen Etxeko antzerki taldeak
La Casa de Bernarda Alba obraren moldaketa bat taularatuko du gaur arratsaldean Kultur Etxean (Denda kalea, 18). Oraingoan, Marian Losadak zuzentzen duen taldea Federico Garcia Lorcaren klasikoarekin ausartu da. 19:00etan hasiko da emanaldia eta doan izango da.
Losadaren aginduetara, honakoak igoko dira Kultur Etxeko areto nagusiko taulara: Teresa Artundo, Josefina Indakoetxea, Edurne Susuarregi, Nieves Ilundain, Madalen Julian, Mertxe Tobalina, Mertxe Alvaro, Kontxi Saizar eta Tina Peña.
Suzko artifiziorik gabe, arratsalde pasa bikaina eskainiko dute Kasino Zaharreko aktore taldeak. Hori seguru.
Kasino Zaharreko aktore taldea, obrarako jantzita