Lurra taldeak larunbat eguerdian joko du Hondarribian, Txikimusika jaialdiaren barruan. Kontzertuen ondoren piknika egingo dute, eta bazkalostean tailerrak
Carlos Sanchez, Kalixa Silanes eta Ainara Rubio, aurkezpenean
Iñigo Muguruzaren eta Ane Garciaren Lurra taldea izango da aurtengo Hondarribiko Txikimusika jaialdiko plater nagusia. Kasino Zaharreko lorategietan egingo dute, larunbatean, 12:30etik aurrera. Behartutako geldialdi baten ostean, indarberrituta dator Bidasoko taldea eta hirugarren diskoa prestatzen ari da. Lan berriko abestiak ezagutzeko aukera izango dute larunbatean Kasino Zaharrera hurbiltzen direnek, baita Oinutsik (ikusi bideoa, behean), Lurtar gehiago edo Akatsa sisteman bezalako klasikoak abesteko ere.
Lurraren folk-rockaren aurretik, Las Kasettes iruindarren ye-ye doinuak eta asteotan haiekin biratzen ari diren Las Annettes bartzelonarren sunshine-popa entzungo dira larunbateko Txikimusikan.
Hondarribiko Udalak antolatzen du ekitaldia, baina ideia Txikis del Bidasoa aldizkari digitalarena eta Ezmugak kultur elkartearena da. Gaur egin dute aurkezpena, jaialdia jasoko duen lekuan, eta bertan izan dira Kalixa Silanes Kultura zinegotzia, Ainara Rubio Txikis del Bidasoako arduraduna eta Carlos Sanchez Ezmugakeko kidea.
2013 urtean egin zuten lehen aldiz Txikimusika, eta aurten laugarren ekitaldia beteko du. Familiei zuzendutako jaialdia da, haurrengan musika zaletasuna piztea bilatzen duena, eta zuzeneko musikaz nahiz tailerrez baliatzen da horretarako.
Bazkalostean, tailerrak
Musikari lotutako egun pasa proposamen bezala jaio zen Txikimusika eta filosofiari eutsi diote. Hala, kontzertuak bazkaldu aurretik izaten dira, eta piknikaren ondoren —bakoitzak bere bazkaria eraman behar du—, musika tailerren txanda izango da.
Txikienentzat, Kuttuna Haur Eskolak musika estimulazio goiztiarra tailerra prestatu du. Gainontzeko haurrei begira, kantuan eta hainbat instrumentuetan (gitarra, baxua, bateria eta txalaparta) trebatzeko aukera izango da, Hondarribiko Lanbroa eta Irungo Skola-Musik akademien eskutik.
Kontzertuak, piknika eta tailerrak, horixe da Txikis del Bidasoak, Ezmugakek eta udalak Hondarribiko haur eta familiei begira prestatu duten plana. Arratsaldeko bostetan bukatuko da Txikimusika; ordu horretatik aurrera, norberak jakingo du festa non eta nola luzatu.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.