Jaitzubiko zalditokiak mendiko martxa antolatu du laugarrenez. Jaizkibel aldean ibili eta gero Hondartza auzora jaitsiko dira eguerdirako.
Hondarribiko IV. Zaldi Topaketa egingo dute bihar, larunbatez. Jaizubia Zalditokiak antolatzen du eta, aurreko hiru ekitaldietan bezala, irudi ikusgarriak utziko ditu Hondartza auzoan, ekitaldian Hondarribiko eta kanpoko dozenaka zaldik parte hartuko baitute.
Zalditokitik abiatuta, Jaizkibel aldera irtengo dira goizeko bederatziak eta erdietan. Mendian ibilaldia egin ondoren, Hondartza auzora jaitsiko dira, eta hareatzan eta kirol kai inguruan ibiliko dira eguerdira arte. Atseden hartu eta gero, Jaitzubira itzuliko dira parte hartzaileak.
Laugarrenez egingo dute zaldi topaketa. Irudia iazkoa da (arg: Jaizubia Zalditokia)