Asier Madarietak 36ko gerrari buruzko hitzaldia emango du gaur paradorean. Sabino Arana Fundazioak antolatu du, gudariei buruzko erakusketari lotuta.
Gudariak lubaki baten inguruan, Arma Plazako erakusketan ikusi daitekeen maketan irudikatuta.
Asier Madarieta historialariak
Gerra Zibila Gipuzkoan. Irundik Elgetara goiburuko hitzaldia emango du gaur arratsaldean Hondarribiko Paradorean. Historian lizentziatua da Madarieta eta aditua Euzko Gudarosteari eta 36ko gerrari buruzko gaietan. 18:30ean hasiko da hitzaldia.
Sabino Arana Fundazioak antolatu du ekitaldia, Arma Plaza kultur gunean dagoen erakusketari lotuta (
ikusi galeria). Igandera arte bisitatu daiteke eta, hortaz, aitzakia ona izan daiteke gaurko hitzaldia erakusketa ere bisitatzeko. Hori bai, garaiz joan behar da, patxadaz ikusteko modukoa delako.
Hitzaldia bezala, erakusketa ere Sabino Arana Fundazioak prestatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Hondarribiko Udalaren laguntzaz. Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara bisitatu daiteke, igandean goizez bakarrik.