Erdi Aroko Azoka dator, hasi kamerak zorrozten
Ekainaren 10ean eta 11n egingo dute Erdi Aroko Azoka hirigune historikoan, eta bertan ateratako argazkiak aurkeztu daitezke lehiaketara.
Hondarribiko Udaleko Merkataritza eta Turismo departamentuak Erdi Aroko Azokako argazki lehiaketa antolatu du. Ekainaren 10ean eta 11n egingo dute Erdi Aroko Azoka hirigune historikoan, eta bi jardunaldi horietan ateratako argazkiak aurkeztu daitezke lehiaketara. Uztailaren 3ra arte egongo da argazkiak aurkezteko aukera. Parte hartzaile bakoitzak gehienez lau argazki aurkeztu ditzake, 20×30 zentimetroko formatuan. Hiru lanik hoberenek 500, 400 eta 300 euroko sariak jasoko dituzte.