Larunbatean manifestazioa egingo dute Oreretan, 1977ko errepresio odoltsua gogora ekartzeko. Bezperan gazte irundarrari omenaldia egingo diote Hondarribian.
Josu Zabala omenduko du EH Bilduk ostiralean,
Kalera, kalera egitasmoaren barruan larunbaterako Oreretan deitu duten manifestazioaren bezperan.
40 urte betetzen direnean, “1977ko errepresio bortitza” gogora ekarri nahi dute: “Indar errepresibo espainiarrek zazpi hildako utzi zituzten Euskal Herrian duela 40 urte preso politikoentzat amnistia eskatzeagatik”, azaldu dute.
Kalera, kalea eta askatasuna irabaztera goiburupean Errenteriako herriko plazatik abiatuko da larunbateko manifestazioa, 17:30ean.
Aurretik, ostiralez, Josu Zabala izango dute gogoan Hondarribian. Guardia zibilek 1976 urteko irailaren 8an hil zuten irundarra San Pedro kalean, eta EH Bilduk omenaldi “xume baina duina” egingo dio hil zuten lekuan, Zabalaren Txokoa delakoan. 20:30ean hasiko da ekitaldia eta Joxe Domingo Aizpurua preso ohia ariko da hizlari bezala.
Josu Zabalaren omeneko hiletaren ondoren ateratako irudia, Irunen