Mendeluko jaiak iritsiko dira asteburuan, eta oso itxura ona dute. Jai batzordeak aurreratu duenez “batez ere haurrak izan dituzte kontuan” egitaraua osatzeko orduan, baina helduentzat ere bada zertaz gozatu: askotariko dantza erakustaldiak, bertsolariak, erraldoiak eta buruhandiak, herri bazkariak, lehiaketak (tortilla, igela, toka…), xakea, ponyak, musika emanaldiak, magia… eta jokoak, haurrentzako joko pila bat.
Ekitaldi gehienak auzo elkartearen inguruan egingo dituzte. Iaz ez bezala, aurten badirudi eguraldia lagun izango dutela mendeluarrek. Bestela ere, zira jantzi eta aurrera.
Ikusi egitaraua