Ortzi Balda eta Maria Serrano, Basque Market azokaren aurkezpenean
Artisau eta diseinatzaileen harremanak pizteko helburuarekin, bigarrenez egingo dute Basque Market azoka. Ekainaren 3an eta 4an egingo dute, Hondarribiko Itsas Etxean. Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza arloak antolatuko du, eta Orbela Komunikazioa ariko da jardunaldiak zaintzen. Ostiralean aurkeztu zuten eta bertan izan ziren Maria Serrano zinegotzia eta Ortzi Balda Orbelako kidea.
Serranok nabarmendu zuenez, “diseinatzaile, artista eta sortzaileen erakusleiho izango da, Basque Market ez da merkatu hutsa, sortzaileen arteko harremanak bilatzen ditugu batez ere, artisten artean loturak sortzea eta aukera izatea beraien produktuak sustatzeko”.
Aurten Creacity proiektuaren barruan sartu dute ekitaldia. Iruñea, Baiona eta Hondarribia elkartzen dituen turismo proiektua da Creacity, eta horrek Itsas Etxeko azokan eragingo duela azaldu zuen zinegotziak: “Hamabost postu izango dira azokan, bost Hondarribikoak, bost Baionakoak eta beste bost Iruñekoak”.
Ekainaren 3-4ko asteburuan egingo dute Hondarribiko bigarren Basque Market, 08:00etatik 22:00etara bi jardunaldietan. Iazkoaren formula errepikatuko dutela argitu zuen Baldak, egitarauan sortzaileen azoka, zuzeneko musika eta haurrentzako tailerrak uztartuz. “Lehen urteko balorazioa oso ona izan zen, jende asko etorri zen, eta artisten artean erlazioak sortu ziren, eta hori zen helburu nagusia”. Baina dena ez da merkatua izango. Aurten, lau kontzertu (Oso Fan, The Icer Company, Los Secos eta Lauroba), eta beste horrenbeste tailer antolatuko dituzte. “Eskulanek Creacity programarekin lotura izango dute eta egingo diren gaiek hiru hiribilduetako folklore, arkitektura, historia eta gastronomiarekin harremana izango dute”, erantsi zuen.
Orbela taldeko kideak, berrikuntza ikusgarri bat izango dela jakinarazi zuen: “Jone Lizarralde Non Super Heure artista donostiarrak Hondarribiko Kale Nagusiaren maketa bat egingo du asteburuan zehar”, eta bere lana uneoro jarraitzeko aukera izango dute, bai Itsas Etxea bisitatzen dutenek, baita merkatuko sare sozialen bitartez.
Izena emateko aukera
Iazkoa estreinakoa izan zen arren, goia jo zuen Basque Market azokak. Bi jardunaldietan jendez gainezka egon zen Itsas Etxea —3.700 lagun zenbatu zituzten—, haurrentzako tailerren lekuak erraz bete zien, eta artisau eta diseinatzaile asko postua jarri ezinik geratu ziren. “Horiek aurten lehentasuna izango dute”, nabarmendu zuen Serranok. Dagoeneko izena emateko aukera dago, posta elektronikoz. Aste honetan eman behar da izena, eta ondoren aurkeztu direnen artean hautaketa egingo dute.
Haurrentzako tailerrentzako ere ireki dute izena emateko aukera, beste helbide honetan: Lau tailer izango dira guztira, bina larunbatean eta igandean, eta SantaMariaMadalena Arte Tailerrak antolatuko ditu.
Bigarren ekitaldian, Itsas Etxetik kanpora zabaldu nahi dute Basque Market, eta horretarako merkataritzaren parte hartzea lantzen ari dira. “Beraiekin elkartuko gara eta modu batera edo bestera merkatarien parte hartzea nahi dugu, ez merkatuaren barruan, baina bai horri lotuta”, gaineratu zuen Serrano zinegotziak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.