Gaur hasiko dira Gipuzkoako Ingurumen Gunea eraikitzen. Hondarribian Damarri plazan elkartuko dira, Errausketaren Aurkako Mugimenduak eginiko deialdiari erantzunez.
Joan den astean Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak iragarri zuenez, gaur hasiko dira Zubietako errauste planta eta tratamendu mekaniko-biologikorako planta eraikitzen, Gipuzkoako Ingurumen Gunea delakoa. Horri lotuta, Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, elkarretaratzeak egingo dituzte gaur Gipuzkoako zenbait herritan. Hondarribian Damarri plazan elkartuko dira, 19:00etan.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak proiektua geldiarazteko eskatu diote aldundiari, “erraustea baino garbiagoa, osasuntsuagoa eta merkeagoa” den alternatiba dagoelako.
Otsailaren 4an manifestazio handia egin zuten Hodndarribian